XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Mendiak orduan. - Hemen ez dago ez zuhaitzik eta ez mendirik.

Garrantzizko gauza bakarra sumendi * sumendi: volcánbat da eta bera ere exploratua izan zen.

- Zein da hurrengo kaia? - Hemendik zuzenean Concepción-a goaz.

- Ah, ez! Honek gehiegi urrutiratzen nau.

- Ongi da adiskide, jakin ezazu Patagoniako biztanleak ere indiarrak direla eta Andes mendikatea Himalaya bezain garrantzitsua dela.

- Colorado ibaiaren ibilgunea aztertzea ere komeni da.

Magallanes itsasartea * itsasarte: estrecho igaro eta Puerto del Hambre ere ikusiko dugu.

- Horrela - hitzegin zuen Elenak - ekintza honetan Frantziaren izena Eskoziarenarekin batuko da; gainera geografo bat oso lagungarri gerta dakiguke.

- Ikusten dudanez, adiskideok, zuekin geldi nadin nahi duzue.

- Eta zuk, Paganel jauna, hala izatea nahi duzu.

- Halaxe da, baina neuk esatea lotsagabekeria zeritzaidan.

Pozkarioz hartu zituzten hitz hauek.

Handik aurrera, Paganel mapak eta itsas kartak aztertzeari lotu zitzaion.

Hizkuntza ere ikasi zuen, beharko zutela uste bait zuen.

Robertori geografia irakasten zion eta tarte batzutan Mangles kapitainarekin lema gidatzen ikasten zuen.

Irailaren 25erako Magallanes itsasartean zeuden, Tierra del Fuego-ren aurrez aurre, baina ez zen patagoniarren arrastorik.